Michaels-Donostia-1966

*Argazki zahar koloreztatua. 1966. urtea.

Michael’s nor den galdetzen didatenean ezin dut saihestu gure istorioa azaltzea:

Urtero bezala, Eguberritan, Pepita eta Miguel -nire aiton-amonak- bere ahizpa bisitatzera etortzen ziren Donostiara eta, bide batez, Abuztuaren 31 kalean zegoen bere Merche dendan laguntzen zioten.

Iritsi ziren 1965ko Eguberriak ere, gure familiaren bizitza aldatuko zen urtea… Eguberrietako ipuinetan bezala, kasualitateak eragin zuen nire aiton-amonek abenduro bisitatzen zuten kale berberean lokal eder bat ikustea… momentu hartan bertan hura erostea eta beraien ametsa egi bilakatzea erabaki zuten: bere negozioari hasiera ematea.

Hurrengo urteko ekainean ireki zituen bere ateak Michael’s-ek nire amona Pepitaren eta nire ama Lauraren eskutik, eta udako hilabeteetan gure hiria bisitatzen zuten pertsonei oroigarriak eskaintzea zuen helburu gure dendak. Hori izango zen harrezkero murgilduta gauden amets zoragarri honen hasiera.

Ezin garenez geldireik egon eta gure dendak errendimendu osora funtzionatzen zuenez uda partean, sei urte pasa zirenean, turismoari lotutako gure dendari buelta bat eman genion eta opari eta apainketa-denda moderno bat izatera pasa zen. Dagoeneko ez zen turistentzako denda bat bakarrik, baita gure auzotar donostiarrei zuzenduriko denda bat ere! Gaur egun Donostiako opari eremuko denda bakarrenetakoa gara.

Duela hamar urte, ni Ainara, ofizialki batzen natzaio familiaren negozioari hirugarren belaunaldia bezala. Eta ofizialki diot nire haurtzaroaren oroipenak Donostiako Parte Zaharrari eta dendako salmahaiari lotuta daudelako… hiru urterekin jada opariak biltzen nituen bertan, aulki batera igota iritsi ahal izateko!

Gaur egun talde bikain bat osatu dugu, bertako buru Laura eta Ainara izanik. Joerei eta eskuz eta ondo egindako produktuei diegun maitasunari esker, zure etxea goxotuko duten eta zuri irribarre bat lapurtuko dizuten mota guztietako objektuak aurkituko dituzu Michael’s-en

Beti egin dugun bezala, modetara eta gure bezeroen eskarietara moldatzea gustatzen zaigunez… horrela, 2020 urtean online denda hau, gure etxe berria, irekitzen dugu.

Ongi etorriak!